DISKO GOGORRA

Ordenagailu baten atalak aztertzen ari gara eta taldekide bakoitzak atal baten informazioa eta aurkezpenak egiten ari gara. Atalak hauek dira: TXARTEL GRAFIKOA, PROZESADOREA eta RAM MEMORIA(ez dago).

Disko gogorra ordenagailu baten informazio iraunkorra gordetzen duen gailua da. Honek datu kopuru handiakgordetzeko gaitasunak izaten ditu eta azkarrak dira informazioa bilatzeko, ezabatzeko eta gordetzeko horduan. Disko gogor batzuen eta besteen arteko oinarrizko desberdintasuna konexio interfasea da.
Aintzinan hainbat mota zeuden: MFM, RLL edo ESDI. Gaur egun ordez beste batzuk dira: IDE, SATA eta SCSI.
  • IDE
    • Bus paraleloa da eta 16 bit ditu. Orain dela gutxirarte gehien erabilitako interfasea izan da, kalitate eta prezio onekoa delako

  • SATA
    • Ordenagailu- bus interfasea da plaka oinarriaren eta biltegiragailu batzuen arteko datu transferentziarako. IDE baino azkarragoa da

  • SCSI
    • Periferikoak, diskoak, eskanerrak eta imprimgailuak konektatzeko sortu zen. Denak bus berean konektatzen dira eta hori ordenagailuaren txartel oinarriarekin konektatzen da kontroladore baten bitartez. IDE baino fidagarriagoa da.


Bere funtzionamendua hau da: platerean, datuak gordetzen dira; irakurketa eta idazkera burua; platerak bira arazten dituen motorra; burua mugitzen duen elektroimana; kontroleko zirkuitu elektronikoa du, ordenagailuarekin interfasea.

Hemen disko gogorraren atal batzuk azalduko ditut. Platera: disko gogorraren barruan dauden disko bakoitza. Aurpegia: platereko aurpegi bakoitza. Burua: buru zenbakia. Aurpegiaren zembakia ematea bezala da, aurpegi bakoitzeko buru bat dago. Pista:aurpegi baten barruko zirkunferentzia. Zilindroa: pista desberdinen multzoa, bertikalki lerrokatuta dauden zirkunferentzia guztiak dira. Sektorea:pista bateko zati bakoitza.


Comentarios

Entradas populares